• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer
Gurea | Arquitectura cooperativa

Gurea | Arquitectura cooperativa

un estudio de arquitectura cooperativa. Trabajamos para generar espacios para la convivencia, ayudando a crear comunidades inclusivas, solidarias y ecológicas

  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Taldea
  • Harremanetarako
  • Instagram
  • LinkedIn
  • Salto
  • ES
  • EU
  • EN

Gurea

era eskuragarri eta gizarte eta ingurumenarekin konpromisoa hartuz egindako espazio bizigarrien diseinu, eraikuntza eta birgaikuntzan aritzen den arkitekto kooperatiba bat gara.

Zerbitzuak

Birgaikuntza

Eraikitako ingurumenaren transformazio eta hobekuntzaE

Etxebizitza

Bizitzeko era eta eredu berriak

Hiria

Hirigintza estrategiak

Proiektuak

Zurezko etxea Navajedan

Navajeda, Kantabria
2020-2022

Etxebizitza paisaiaren pieza abstraktu gisa ageri da, bere hizkuntza garaikidea ezkutatzen ez duen bolumen sinple eta trinko baten bidez: fatxadako material naturalek —kortxozko panelak etxebizitzan, zura garajean— zuhaitz eta belardiekin elkarrizketa lasaia bermatzen duten bitartean, txapa izurtudun teilatuak, berriz, Kantabriako zeruaren aldaketa atmosferikoak islatzen ditu.

Etxebizitza sozialak Ortuellan

Ortuella, Bizkaia
2023

Proiektuaren helburua Etxezuri kalearen eta Granada ibaiaren arteko hiri-bisagra bilakatzea da. Eraikina bi bolumenetan zatitzen da, plaza handi bat osatuz eta ia etxebizitza guztietan orientazio bikoitza ahalbidetuz, horrela eguzkia, aireztapena eta Trapagarango bistak optimizatuz.

Birgaikuntza energetikoa

Ugari
Ugari

Eraikinaren energia-ikuskapenean oinarrituta, birgaitze energetikoa hobetzeko aukerak proposatzen dira. Horien artean, fatxadak, estalkiak edota itxiturak birgaitzea, isolamendua jarri, leihoak aldatu, instalazio termikoak hobetu edota energia berriztagarriak erabiltzea daude barne.

Prozesu osoaren kudeaketa integrala egiten dugu, bizilagunei aholku eta laguntza emanez, hasierako plangintzatik abiatuta, aurreikusitako kostuen azterketa ekonomikoaren bidez, eta une bakoitzean dauden diru-laguntzak kudeatuz.

Quinta Cuba etxebizitzak

Muriedas, Kantabria
2020

Lursailaren ezaugarri nagusia 1930eko hamarkadan Mugimendu Modernoaren eraginpean berritutako etxetzar zahar bat da, ustez Deogracias Mariano Lastra arkitektoak egindakoa, Kantabrian mota horretako etxebizitza bakanetako izanez. Proiektuak sei etxebizitza ditu eta babestu beharreko eraikinarekin ahalik eta errespetuzkoena izatea du helburu, bi etxebizitza berrirekin zaharberrituz.

Etxebizitza Bilbon

Bilbo, Bizkaia
2022

70garren hamarkadako etxebizitza bat berritu du proiektuak, egungo estandarren arabera eguneratuz. Aldaketa puntual batzuk proposatzen dira, ahalik eta gutxien jardunez, etxebizitzaren berezko potentziala argituko dutenak: zabaltasun espaziala ematea, argi naturala eta eguzkia optimizatzea, aireztapen naturala bermatzea eta kanpoko bistak erraztea.

Etxebizitza sozialak El Alisalen

Santander, Kantabria
2022

Bi aldetara ematen duten etxebizitzak proposatzen dira, guztiek bi fatxada izan ditzaten. Irtenbide horri esker, etxebizitzen baldintza bioklimatikoak optimizatzen dira, aireztapen gurutzatuari eta fatxada bakoitzaren tratamendu bereziari esker, eta, gainera, barneko espazioaren kalitate handia bermatzen da.


gurea | arquitectura cooperativa solidaritate, barne-demokrazia, autonomia eta erantzukizun ekosozialaren oinarrietan funtsatutako sozietate kooperatibo gisa eratuta dago

Footer

gurea | arquitectura cooperativa

c/ Matiko 6, 3º, 48007 Bilbao
info@gureacoop.com
622 582 691 | 623 547 923

  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Taldea
  • Harremanetarako
  • Instagram
  • LinkedIn
  • Salto
  • ES
  • EU
  • EN

Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estadísticas
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage {vendor_count} vendors Read more about these purposes
Ver preferencias
{title} {title} {title}